Banksyk bere marka hautsi du beste behin. Pandemiaren lehen olatuan Ingalaterrako ospitale baten sarreran utzi zuen lana 19.422.522 euroren truke saldu dute Londresen, Christie’s multinazionaleko enkante etxean. Dirutza ongintzako erakundeei emango dietela zabaldu dute. Banksyren lanak aldiro-aldiro eztabaida zaharra berpizten du: kaleko artea eta merkatuaren logika eta kontrolaren arteko harreman gaiztoa. Sarri kritikatzen duen boterearen merkantilismo eta elitismoaren ikur diren museoetan ere sartzen dira haren lan ezagunak. Batzuek saldukeria leporatzen diote grafitia instituzionalizatzen uzteagatik eta beste batzuek diote eremu horietan ere sartu izanak laguntzen duela gizarte honen izaera absurdua eta zoroa azalarazten.
Argazkia: Andrew Matthews / Alamy
Testua: Axier Lopez