Ingalaterrako Kornualleseko hondartza idiliko batean elkartu dira G7ko buruzagiak. Luxuzko hotel baten barruan munduaren etorkizunaz hausnartzeko. Juntadizo honetan erabaki dute “iraultza berdea” egingo dutela, baita azpiegituretan inbertitzeko ikuspegian “aldaketa erradikala” ere, “hazkunde garbiaren eta berdearen” bidetik. Eta ez hori bakarrik, haien multinazionalei zerga globala ezarriko diete. 2008an, antzeko goi-bilera batean, Nicolas Sarkozyk “kapitalismoa oinarri etikoen gainean birsortzeko” konpromisoa hartu zuen. Ondoren etorri ziren murrizketak, zerbitzu publikoen suntsipen masiboa, pentsioen jaitsiera orokorra, bankuen erreskatea… Baina, lasai, orain ezberdina izango da. Irudian: Extinction Rebellion-eko kideek klima aldaketarekiko arduragabekeria salatzeko egindako parodia kontragailurrean.
Argazkia: Jon Rowley / EPA
Testua: Axier Lopez