Erreferenteak

Pablo Picassoren Guernica, artelan ederra izateaz gain, Euskal Herrian eta munduan ikur da gerraren ankerkeria zentzugabea salatzeko. Baina zer pentsatua ematen du, egileak ankerkeria hori bera emakumeentzat gordea izateak. Bikotekideei eraso egin eta psikologikoki txikitzea baitzen Picassoren marka. Artistaren alde hori azalean ezagutu zuten Olga Koklovak, Marie-Therese Walterrek, François Gilotek, Jaqueline Rocquek edota konortea galdu arte jipoitu zuen Dora Maar argazkilariak. “Picassok artearen historia aldatu zuen bezala, edo burusoila eta Malagakoa zen moduan, tratu txarren emailea ere bazen. Eta hori esan beharra dago. Inor ez baita ezer denbora osoan”, dio Maria Llopis artista eta ekintzaileak. Irudian, Valentziako museoan egindako ekintza. Horren ostean, Instagram kontua itxiarazi eta “etengabe mehatxu eta irainak” jaso ditu Llopisek. Baita askoren txaloak ere.

Argazkia: I. Llopis
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.