Balingenek ez dirudi kapitaina denik. Amaierarik gabeko gerra patetikoaren isla da bere itxura. Kongoko Errepublika Demokratikoko bigarren gerra ofizialki amaitu eta hamasei urtera, herrialdearen ekialdeak indarkeria, kaos eta beldur zirimolan murgilduta jarraitzen du. Gatazkak aspaldi utzi zion gerra irekia izateari, harrapakeria militar bihurtu zen. Talde errebeldeak jada ez dira ezta Kinshasako Gobernuaren aurka edo euren mezenas ruandarren alde ere borrokatzen. Elkarren artean egiten dute borroka, eta, batzuetan, beste talde batzuetatik defendatzeko edo zibilak babesteko aitzakiarekin, herritarrak izutzen dituzte harrobiak kontrolatzeko, lurpeko aberastasuna arpilatzeko eta lurraldeak menderatzeko –legez kanpoko ehiza edo baso-mozketarako–.
Kongokoa, batez ere, gerra merkea da. Gatazka bat bigarren eskuko armekin eta soldadu behartsu eta etsiekin, dolar eskukada baten truke hiltzeko prest daudenak. Gerra gordin, sarraskijale, gupidagabe eta komikoa; non askapen mugimenduetako kapitain autoizendatuek pelutxezko otso bibotedunen txano barregarriak daramatzaten.
Argazkia: Alfons Rodríguez
Testua: Xavier Aldekoa