Anomaliak

Urriaren 12a igaro da. Espainiartasunaren eraikuntzaren oinarria kalera ateratzeko eguna: armak eta soldaduak. Madrilgo ohiko desfileaz gain, Iruñeko Guardia Zibilaren kasernaren aurrean ere biolentziaren monopolioa norena den erakutsi dute beste urtebetez. Eta bai, ahuntza eta trikornioen desfile afrusek anakroniko dirudite, baina inperialismoaren eta biolentziaren aldarria izateari ez diote sekula utzi. Eta gurean ere, haien presentziak zertarako balio duen gogorarazten dute CETME markako argudioak haizatuz. Nafarroa Garaiak Europa osoan polizia tasarik altuena duen zonaldea izaten jarraitzen du. Anomalia izaten jarraitzen dugu. Altsasun orain bost urte bezalaxe.

Argazkia: Jagoba Manterola / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.