Beste erupzioa

Espainiak Afrikan duen koloniarik handieneko mendi batetik darion bezain ikusgarria ez da izanen argazkietarako, baina interesgarriagoa da hiri buruzagitik datorren laba. Ehunka lagunen ekarpenari esker, Iruñeko bihotz geografikoara –Gaztelu Plazan atontzen ari diren gunean– eramango dituzte euskara eta euskal kultura, ondoren hiri osora barreiatzeko asmoz. Sormena bizi-bizirik dago Iruñerrian, azken aldian sortzen ari den proiektu kultural andanak erakutsi bezala. Diotenez, ekialdetik omen dator iraultza. Ez dadila haria eten. Irudian: herritarrek Laba Sareari emandako babesa ospatu dute larunbatean Iruñeko Alde Zaharrean.

Argazkia: Iñigo Uriz / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.