Bizkartzainak

Munduan iparreko errinozero zuri bi baino ez dira geratzen. Biak emeak. Najin eta Fatu, ama eta alaba. Etsi-etsian espeziea salbatzeko azken ahaleginean, 2018an hil zen azken arrari hartutako espermarekin intseminatzen ari dira. Ez dute emaitzarik lortu, eta gainera, berriki Najin (irudikoa) obuluak hartzeko prozesutik erretiratzea erabaki dute zientzialariek, “arrazoi etikoengatik”. Espeziearen patua animalia bakarraren gainean da egun. Eta bien bitartean, bi animaliok, egunero eta 24 orduz, militarrez babestuta bizi dira Kenyako erreserba batean. Munduko azken biak ere hil eta sal ez ditzaten gizakiek.

Argazkia: Justin Mott
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.