Eskubidea salgai

Kapitalismo espekulatiboak gurean nonbait badu babesleku historikorik, hori Lapurdiko kostaldea da. Turismoaren hegalpean hamarkadaz hamarkada hazitako ereduak panorama gordina marraztu du: Ipar Euskal Herriko ia 200.000 etxebizitzetatik 7.000 inguru alokairu turistikoak dira, eta beste ia 46.000 bizitoki izateari utzita bigarren etxebizitza dira. Horri gehitu, 12.000 etxetan ez dela inor bizi. Etxe batzuk hustu, gainerakoen prezioa puztu –Miarritzen 6.489 euro balio ditu metro koadro batek–. EHko beste txoko askotara ere hedatu den logika sinplea bezain makur horretatik desertatzeko garaia badela aldarrikatu dute Baionan larunbatean 8.000 lagunek.

Argazkia: Sarah Witt / Hans Lucas
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.