Solaria multinazionalak Nafarroa Garaiko Erreniegako 300 hektareako poligono fotovoltaikoa eraiki nahi du. Hau da, hango lur sail ederren gainean 600 bat futbol-zelai eguzki plakaz beteta. Adios herriaren lur guztien %40 eta ereingarria den %95 plaka bihurtuta. Paisaiarekin batera, natura eta fauna erabat eraldatuz. Erreniega Salba Dezagun plataformak ostegunean 25.000 sinadura baino gehiago aurkeztu ditu megaparke horien aurka. Tamalez, ez da salbuespena. 60 proiektu eoliko eta fotovoltaiko baino gehiago daude Nafarroan ate joka. Eguzkia eta haizearen izenean txikizioa atseginagoa delakoan, “berriztagarria” etiketapean dena balio duelakoan. Irudian, egunsentia Erreniegan.
Argazkia: Jesús Diges / EPA
Testua: Axier Lopez