Bizitza ikuskizun bihurtuta

Nazioarteko atalean “hirugarren munduan” gertatu den zerbait sartzeko, ikusgarria behar du izan. Hondamen naturalak, migrazio masiboa, muturreko pobrezia edo biolentziarekin lotutako irudi ikusgarriek dute lehentasuna. Irudirik ez bada, nekez izango da albiste edo segituan desagertuko da. Ikusgarritasunak eragiten duen momentuko harridura, hotzikara, ikara, errukia… oinarrizko sentimendu horiek salgarriagoak dira, gertatutakoaren zergatiaz hausnarketa egiteak denbora (eta dirua) gehiago behar du eta. Ikusgarritasuna eta albiste “txarrak” eskutik helduta doaz ia beti. Beraz, han eta hemen albistea zer den eta zer ez den erabakitzean elikatzen ditugun estereotipo eta klitxeez badugu zer hausnartua kazetaritza independentea egin nahi dugunok (ere). Irudian, tornadoek suntsitutako zinema bat AEBetako Kentucky-n.

Argazkia: S. Triplett | Reuters
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.