Trash fashion

Arropa gehienak ez dira biodegradagarriak. Produktu kimikoak eta ur asko behar dituzte sortzeko. Alferrik galtzen den uraren %20a arropa-industriaren errua da. Kotoizko kamiseta bat egiteko, 2.700 litro ur geza inguru behar dira: pertsona batek bi urte eta erdian edaten duen ur kopurua. Gainera, NBEren 2019ko ikerketa baten arabera, arroparen ekoizpena bikoiztu egin da milurteko honetan munduan. Munduko beste muturrean ekoiztutako kamiseta euro batean eramaten dizute etxera, naturaltasun osoz, neurrigabeko kontsumo iheskorraren izenean. Europarrek batez beste 26 kg arropa kontsumitzen dute urtean eta horietatik 11 kg bota. Industriak saltzen ez duena, nagusiki bota egiten delako. Irudian, Txileko Atacama basamortua, non, gutxienez, 100.000 tona arropa dauden, Europan eta AEBetan baztertutakoak. Asko etiketarekin, erabili gabe.

Argazkia: Martin Berneti / AFP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.