“Boko Haram iluntzean iristen da beti. Aurkitzen bazaituzte, lepoa mozten dizute. Hori egitea gustatzen zaie”. 17 urteko Djibrine Mbodou txadarra Estatu Islamikoarekin lotutako talde armatuak bahitu zuen. Haiekin bat egiteari uko egin ondoren, urtebete eta erdi pasata ihes egitea lortu zuen. Orain bere bizitza berregiten saiatzen ari da. Bere lagun eta auzokide batzuek Boko Haramekoekin batu ziren. Armak hartu eta Nigeriako indarren aurka borrokatu ziren eta meskitetan, eskoletan edo merkatuetan atentatuak egin zituzten. Mbodouk ez die errurik botatzen. Haiekin joaten ez baziren, hil egingo zituzten, beraz, ez zuten aukerarik. Batzuk beldurragatik elkartu ziren, beste batzuk interesagatik. “Boko Haramekin bazaude, ez duzu janariagatik ordaintzen, ez duzu goserik pasatzen, harrapaketak egin ditzakezu eta emakumeekin ezkondu”. Jihadismoa aurrera doa Afrikako gerriko osoan, Saheletik Txad Lakura eta Somaliara. Eremu ahaztuetan gertatzen da, pobreak, estatu hutsal eta ustela dutenak, zeinentzat sarri terrorismoaren aurkako borroka herritarrez abusatzen jarraitzeko beste aitzakia bat baino ez den.
Argazkia: Alfons Rodríguez
Testua: Xavier Aldekoa