Lau hamarkadatan egindako lan eskergak badirudi emaitza emango duela eta usansolotarren gehiengoaren nahia aitortuko dutela: Galdakaotik desanexionatu eta Bizkaiko 113. udalerri bilakatuko da Usansolo. Bizkaiko Batzar Nagusietako hurrengo plenoan gaiaz erabakia hartuko dute, eta UH Usansolo Herria plataformaren arabera, ez dirudi udalerria sortzearen aurka bozkatuko duen alderdi politikorik dagoenik. Desanexioaren inguruko herri galdeketetan, beti irabazi du udalerri bilakatzearen aldeko aukerak, azkena aurtengo martxoan. Aldundiak herritarren erabakia aintzat hartuz gero, plataformak adierazi bezala, “ia 40 urtez borondate politiko barik eta bidean hamaika oztopo izan ostean, usansolotarrok borroka luze honen emaitza ospatu ahal izango dugu”.
Argazkia: Oskar Matxin Edesa / Foku
Testua: Axier Lopez