Gipuzkoako gizartearen isla?

Zubietan makro-espetxe berria eraikitzen ari dira. Agintariek diote oso modernoa izango dela, eta Martutenekoak ez bezala, presoen birgizarteratzea bilatuko duela. 2023rako, hurrengo udaberrirako, 500 pertsona giltzapetzeko lekua egiten ari dira –Martutenen dauzkatenen bikoitza–, sei modulutan banatuta, eta kiroldegi eta abarrekin. Espetxeak gizarteen isla izateaz gain, mendekua dira, ordea, eta agerikoa da hori, ehunka zigor-gelez gain, azpiegitura hau egiten ari baitira 200 metrora “ingurumen zentroa” airea kutsatzen ari den lekuan. Ikusiko dugu zein izango diren ondorioak eta harrabotsik sortuko duen inoiz esperimentu kriminal honek; oraingoz ez behintzat. Oroituko ditugu proiektua bultza duten agintarien izenak, Dut-en kantua abestu bitartean: kartzelak, beraien jabeentzat.

Argazkia: Dani Blanco
Testua: Lander Arbelaitz Mitxelena

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.