Gerra

Honezkero ez dago ezberdintasun ideologikorik Le Penen eskuin muturraren, Éric Zemmourren Errekonkistaren eta Alderdi Errepublikanoaren artean. Europan bezala, Frantzian ere populismo xenofobo eta koloniala hedatzen eta errotzen ari da. Horren erakusgarri ona izaten da erakunde publikoen indarkeriaren kudeatzaileen jarrera. Alliance eta Unsa Police dira Poliziaren sindikatu nagusiak eta oso argi mintzo dira: “Horda basati hauen aurrean ez da nahikoa lasaitasunerako deia egitea, inposatu egin behar dugu. Ezin ditugu gutxiengo biolento horien aginduak onartu. Parasito horien aurka borrokatzeko unea da. Gaur egun Polizia borrokan da, gerran gaudelako”. Azal zuriko borreroak biktimaz jantzi nahi du, haren indarkeria klasista eta xenofoboa justifikatzeko. Frantziako banderaren atzean ez dago ez askatasunik, ez berdintasunik, ezta ahizpatasunik ere. Ertzetan bizi den gehiengoarentzat, bazterketa, arrazakeria eta utzikeria soziala dira Frantziari lotutako koloreak.

Argazkia: E. Broncard / Hans Lucas
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.