Bakarrik edo

Irudi honek munduari buelta eman dio hedabide askoren lerroburuetan ala sarean meme bihurtuta. Batzuek baliatu dute Ukrainako presidentearen bakardadea irudikatzeko, ez baitiote NATOn sartzera gonbidatu. Hori bai, armak nahi beste. AEBak berriro Europara begira jarri zirenetik, inperialismoaren helburuak agerikoak dira eta horretarako Ukrainako gerra eta ukrainarrak tresna ezin hobea da. NATOren Lituaniako gailurraren ondorioetan argi utzi dituzte helburuak: militarismoa hedatzea –herrialde guztiek, gutxienez, BPGaren %2 horretarako bideratu behar dute; neutraltasunari eta errefuxiatu politikoekiko begikotasunari agur –horren ikur izan denak, Suediak, bi mende eta gero, men egin du–, eta gainera estatu etnozida baten mesedetan. Turkia Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kidea da, nahiz eta ez izan Atlantikokoa ez iparrekoa; eta Europakoa ez izanda ere, Europar Batasunera batzea gertuago du Erdoganen autoritarismoak. Eta, azkenik eta nagusiki, helburu nagusia berretsi dute: AEBen hegemonia ezbaian jartzen duena, Txina, berriz mehatxatu dute.

Argazkia: Y. Herman / Reuters
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.