Ez-normaltasunaren normaltasuna

Bi hamarkada eta erdi behar izan ditu Irungo alkateak, udaletxeko balkoira atera eta alarde tradizionalari egiten dion harrera egiteko alarde parekideari ere. Teorian herritar guztientzat gobernatzen duen alkateak normaltasunaren izenean eman du aurrerapausoa, eta keinua urte luzez errepikatzea aurreikusi du gainera; bai arriskutsua, bi alarde izatea anomalia baita, eta hori normalizatzea eta betikotzea ez da arazoa konpontzea, enkistatzea baizik. Normaltasunez mozorroturiko gatazka konpontzeko ez da neurririk, bitartekaritzarik, ahaleginik eta borondaterik egon udalaren aldetik 25 urtetan; alarde bakarra eta parekidea iritsiko da noizbait, baina ez da izango instituzioei esker.

Argazkia: Gari Garaialde / Bostok Photo
Testua: Mikel Garcia

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.