Fatxalekodun, Cayetano, opuskume eta III. Reicheko nostalgikoak elkar hartuta, Trumpena egitera jolasten ari dira kalean. Lehen Katalunian eta Euskal Herrian supremazismo nazionalista zena, orain herritarren ezinegona eta amorrua ei da. Hauteskundeen emaitzei legitimitatea kendu, faxisten indarkeria justifikatu eta beren armada erlijioso, polizial eta judiziala mobilizatu dute. Pederasten sektako buruzagiek diote amnistia Jaunaren hitzaren aurka doala. Konstituzionalean gotortutako epaileek Espainiaren komodina aktibatu dute: “terrorismoa”. Sanchez “diktadorea terroristen laguna” da, eta Tsunami Demokratikotik lau urte pasa ostean, justu pasa den astean jabetu egin dira poliziak: terroristak dira Puigdemont lehendakaria eta Jesús Rodríguez kazetaria, besteak beste. Israelen bere burua defendatu eta besteena mozteko eskubidea badute, espainiar ultraeskuinak nola ez du ba defendatuko bere Espainia, beraiek antolatu eta sortutakoa? Goiak eta beheak jota omen daude, “Espainiaren amaiera” datorrelako. Eta arazoa da hori ez dela egia. Tamalez.
Argazkia: Espainiar eskuindarren elkarretaratzea, Iruñean. Jagoba Manterola / Foku
Testua: Axier Lopez