Zaintza ala indarkeria

Matxismo armatuak aurten lau emakume eta ume bat hil ditu Euskal Herrian. Lourdes del Hoyo Orion, Maialen Mazón Gasteizen –haurdun zegoen eta babes neurriek huts egin zuten–, Bego, Zhen Jiang Iruñean eta Mateo –7 urtekoa, bere aitak Urbasan amildegitik bota zuen amari min emateko–. Horiek dira Hego Euskal Herrian izandako kasurik gordinenak, beste 6.448 erasoren artean –irailera arte–. Indarkeria horrek askotariko adierazpenak ditu, baina larritasun maila ezberdinetatik harago, eraso guztiek laguntzen dute euskal herritar ororen bizitza zeharkatzen duen eredua finkatzen: sistema patriarkal klasista, arrazista eta krudela. Ostegunean, emakumeek eta pribilegiatuok aukera izango dugu egiturazko aldaketa eskatzeko sistema biolento honen zutabeetako batean: zaintza. Oinarrizko premia unibertsala izanik ere, merkatu kapitalistaren eta pribatizazioaren eskuetan dago. Emakumeak, eta bereziki migratuak, diskriminatzeko eremua izateari utzi behar dio, etxetik hasita.

Argazkia: liburu bat irakurtzen ari zela, eserleku horretan hil zuten Lourdes del Hoyo. Oriotarrek ingurua apaindu dute bera gogoratzeko. Gorka Rubio / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.