Kristalaren bi aldeak

Beste herrialdeetan bezala, Euskal Herriko zainketa sistema garatu da kapitalismoaren beharraren arabera. Zaintzeko beharrak ezin dira bermatu merkatuaren mende dagoen sistema batetik, are gutxiago merkatutik bertatik. Beraz, gizarte-ordena batere aldatu gabe, nekez lortuko dugu zerbitzu publikoek pertsonak eraginkortasunez eta duintasunez zaintzea. Munduko ipar globalizatuko emakumeok inposatutako zaintzarako ardura beste emakume batzuei pasatu diegu. Horrela emakume pobreek, arrazializatuek eta baztertuek zainketa-krisiaren faktura ordaintzen dute beren denbora, indarra eta bizitzarekin. Emakume batzuek kristalezko sabaia hautsi dute, baina beste emakume batzuek kristal zatiak garbitzen jarraitzen dute.

Testua: Mati Iturralde
Argazkia: Dani Blanco / ARGIA

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.