Zeruari begira?

Lehor dago Katalunia. Aspaldi ikusi gabeko neurrian. Zeruari begira dago asko, baina lehortea ez da erabat naturala edo arrazoi historikorik gabekoa. Hein handi batean, lurraren aldeko mugimendu guztiek azpimarratu bezala, eredu ekonomikoaren ondorioa da. Atmosfera gehiegi berotzeaz gain, lurraldeak eman dezakeena baino ur gehiago behar duten sektoreak bultzatzen dituen eredua, turismoa eta nekazaritza- eta abeltzaintza- intentsiboa ikur. Kapitalismoaren etengabeko hazkundearen mantra eroak baliabide mugatu horren kontsumoa areagotu besterik ez du egiten. Kataluniak %31n gainustiatzen du bere ur geza eta, gainera, giza eskubide horren kudeaketa gehien pribatizatu duen munduko lekuetako bat da: herritarren %78ri enpresa pribatuek hornitzen diote ura. Zerutik ez da konponbidea etorriko, ezta egurrezko panpina bat paseatuta ere. Arazoa oso lurtarra da. Izen-abizenak ditu.

Argazkia: Tarragonako nekazari batzuk, katolikoen jainkoari eskatzen euria egin dezan. Anadolu / Getty Images
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.