Sukarrak jota

Hollywoodeko filmengatik ezaguna zaigu “urrearen sukarra”: milaka lagunen exodoa AEBetako mendebalderantz mineralaren distirak erakarrita. Pantailan erakutsi ez dutena da, sukarraldiaren hasieran, 1849an, 150.000 indigena inguru bizi zirela Kalifornian eta 1870erako 31.000 baino ez zirela bizirik geratzen, gizon zurien gaixotasunen eta sarraskien ondorioz. Ia 200 urte geroago, 2023an, Brasilgo Amazonian, 308 yanomami hil dira –28.000 bat laguneko komunitatea da– urre bilatzaile berriek eragindako gaixotasun, desnutrizio, merkurioaren kutsadura eta indarkeriagatik. Horien erdia lau urtetik beherako haurrak ziren. Lula presidenteak genozidioa dela dio. Yanomamiak “gerra egoeraz” mintzo dira. Mendeak joan, mendeak etorri, ez dugu ezer ikasi (nahi).

Argazkia: Yanomamien familia bat gobernuak haien lurretan ezarritako osasun gune batean. U. Marcelino / Reuters
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.