Gezurra badirudi ere, irudia ez dago Tolosako inauterietan eginda. Munduko herrialderik jendetsuenen artean, laugarrenean da, pasa den astean. Kameraz inguratuta, bi gizoni 80 eta 85 zigorrada eman dizkiote bizkarrean. Haien bekatua: gorputzaz elkarrekin gozatzea. Aceh probintzian indarrean dagoen legeriak 200 zartada aurreikusten ditu, besteak beste, ezkondu gabeko pertsonen arteko sexu-harremanak, sexu bereko pertsonen artekoak, alkoholaren kontsumoa/salmenta eta jokoarentzat. Mendebaldeak herrialdeak bonbardatu, inbaditu eta bertakoak sarraskitu dituzte hango herritarrak “muturreko ideologietatik salbatzeko”. Espainiako Gobernu “progresistak”, aldiz, 2022an adierazi zuenez, “Indonesiarekin historikoki aldebiko harreman ona dugu, balio partekatuetan oinarritua, hala nola demokraziarekiko konpromisoa, nazioarteko zuzenbidea, giza eskubideak eta emakumearen ahalduntzea”. Eskuin muturreko hainbat gobernu LGTBIren aurkako gorroto mezuak ofizial egiten ari da. Aurrean inor gutxi dutelako.
Argazkia: Y, Chiba- AFP
Testua: Axier Lopez