“Europa lorategia da eta munduaren gainerakoa oihana; lorezainek oihanera joan behar dute, bestela, inbaditu egingo gaitu”, zioen duela bi aste EBko diplomaziaburu Josep Borrellek. Ukrainako gerrak aitzakia ezin hobea eman die Europako agintariei krisi anizkoitzaren kostuak langile klasearen gain jartzeko. Bizitzaren garestitze orokorrarekin bat, Borrellen moduko diskurtso eurozentrista eta arrazistak azaleratzen diren bitartean, hondamendira eraman gaitzakeen eskalada militarista hauspotzen jarraitzen dute. EBko potentzia ekonomikorik handienak onartu du Alemania “berrarmatzeko planik” handiena Bigarren Mundu Gerraz geroztik: 100.000 milioi euroko funtsa. Bakearen aldeko Delàs Ikerketa Zentroaren datuen arabera, Espainiako Estatuan 2023rako benetako gastu militarra –Defentsa Ministerioaren aurrekontua gehi beste kartera batzuetan banatutako izaera militarreko gainerako diru partidak– 27.617 milioi eurokoa izango da. Eguneko 75,7 milioi. ‘Gure’ lorategia, plastikozkoa da eta alfa arrez betea.
Argazkia: Alemaniako Armadako Indar Berezietako soldadu bat pasa den asteko erakustaldi batean Calw hirian. Thomas Lohnes / Getty Images
Testua: Axier Lopez