Irailak 12

2001eko irailaren 11n New Yorken ia 3.000 pertsona hil zituzten. Hurrengo egunean bertan hedatzen hasi zuten shockaren eta izuaren doktrina munduko politika gisa, eskuin muturrak egun oihukatzen duenaren oinarriak jarri zituena: islamofobia, Mendebaldeko supremazia zuria, zelatatze masiboa, tortura legeztatua –Guantanamo–, lege errepresiboak –askotariko Mozal Legeak– eta genozidioen justifikazioa –Afganistanen, Iraken, Pakistanen eta Yemenen milioi bat pertsona erail zituzten, Browngo Unibertsitatearen Costs of War proiektuaren arabera–. Eta 12 ilun horretan disidentzia oro kriminalizatzeko eta zigortzeko doktrina inposatu zuten, gaur egunera arte pairatu duguna: “terrorismoaren aurkako” borroka.

Argazkia: Dorre Bikien aurkako erasoaren 25. urteurreneko ekitaldia New Yorken. Jeremy Weine / Getty Images
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.