Azken 6 urteetan egin bezala, Oñatin Espainiako polizia indarrak Euskal Herritik joateko salaketari eutsi diote jai giroan eta umore handiz. Datuek oso gordinak izaten jarraitzen dute. Pertsonako polizia gehien duen Europako zonaldeetako bat da Euskal Herria: 4.800 guardia zibil eta 2.000 Espainiako polizia inguru, 8.000 ertzain, 1.100 foruzain eta Frantziako 2.200 polizia. Espainiako armadak 1.200 bat soldadu dauzka gurean. Beraz, gaur egun, gutxienez, ia 20.000 lagun daude armatuta Euskal Herrian.
Argazkia: Ekaitz Zilarmendi
Testua: Axier Lopez