Sinesmina

Erlijio orok bi ekintza ditu ezinbesteko: asmatzea eta sinestea. Testu “sakratuak” oso interes mundutarrak dauzkaten gizonek idatzi eta ziklikoki eguneratzen dituzte. Jainkoa existitzen da, bai, gizakiak asmatu duen heinean, Bibliako edo Koraneko ipuinak eta fabulak sakratu eta ia lege bihurtu dituen gisan. Lau pertsonatik hiruk baino gehiagok goi-izaki etereo batean sinesten duten mundu honetan, erlijioek gizakiaren asmakizunik onena izaten jarraitzen dute hurkoa kontrolatzeko eta ingurua norberaren nahiaren arabera eraldatzeko.

Argazkia: Munduan musulman gehien dituen herrialdeak, Indonesiak, bere Zigor Kodea “gogortu” du, delitu gehiago gehitu, zigorrak handitu eta tokiko gobernuei “legeria propioa” ezartzeko erraztasuna eman die. Hau da, Xaria bezalako “jokabide-legeak” aplikatzeko ahalmena aitortzen du; Aceh probintzian gertatzen den bezala. Irudian: Acehko hiruburuan Xariaren Polizia emakume bat publikoki zigortzen, “gizon batengana gehiegi hurbiltzeagatik”. Chaideer Mahyuddin / Getty Images
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.