Hiru hilabete bete berri dira lurretik, itsasotik eta airetik palestinarrak hiltzeari ekin zionetik erakunde sionistak. Ia 23.000 pertsona –horietatik 10.000 inguru haurrak– hil egin dituzte; beste 7.000 lagun desagertuta edo hondakinen azpian daude. 310.000 eraikin erabat ala partzialki suntsitu dituzte, eta Gazako Zerrendako biztanleen %85ak etxea utzi behar izan du. Mendebaldeko herrialdeek beste alde batera begira jarraitzen dute, beren burua islatuta ez ikusteko sarraskiaren ispiluan. Israelgo faxismoaren aurkako borrokan beren inplikazio zuzenagatik Yemen, Iran eta Hezbolak aparteko aipamena merezi dute, baina Ekialde Hurbiletik kanpo Hegoafrika da salbuespen duin bakarrenetakoa. Haiei esker, datozen egunetan Israelek aurre egin beharko dio NBEko Nazioarteko Justizia Gortean genozidioagatik jarritako salaketari.
Argazkia: Soldadu sionistak tanke jaurtigaiak prestatzen Gazako mugan. Getty Images
Testua: Axier Lopez