Azken mohikanoak

Bilboko Correo kalean ireki duten laugarren hotela da irudikoa. Luxuzkoa noski, pateretan datozen “turistentzat” beste “hotel” mota batzuk prestatuta dauzkate eta. Azken bost urteetan zazpigarrena hotela da Alde Zaharrean, eta hala, turistentzat 800 ohe egotetik, 2.000 pasa izatera igaro da –pisu turistiko ilegalak kontuan hartu gabe–. Etxebizitzaren prezioa %17 igo da Zazpikaleetan. Komertzio txikiari gaina hartu diote postaletan agertzeko moduko denda ustez modernoek. Alde Zaharreko Bidebarrieta kalean bakarrik zortzi souvenir denda daude, esaterako. Egoeraren larria ikusita, turismo masiboaren kontra mintzatzea politikoki zuzenaren barruan sartu da, beraz arazoa sustatu eta baimendu duenak, Bilboko Udalak, “neurriak hartuko” dituela dio orain. Hitzak bai, baina ekintzak oporretan daude. Datuek diote 7.114 lagun bizi direla Bilboko Alde Zaharrean. Baina bizi baino, erresistitzen ari direla esan beharko genuke.

Argazkia: Ecuador Etxea
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.