Inguru gertuenetik hasita, munduan barrena biderkatu dira turismo masiboa sustatzen duten politika eta proiektuen aurkako herritarren protestak. Gutxitxo, baina badira gobernu batzuk ere lege bihurtzen ari direnak aldarrikapen horietako batzuk. Ez da “euskal oasiaren” kasua. Proiektua “definitzeko” badago ere, “lehentasunezkoa”, “alboratu ezinekoa” eta “nazio proiektua” dela diote gurean, biosfera erreserba baten erdi-erdian milaka turista arrantzatzeko museo itxurako amua jartzea. “Sekula ez da bat etorriko bertoko herritarren eta naturaren beharrizanekin” oihukatu dute milaka eztarrik zapatuan, Bizkaiko Aldundi eta Jaurlaritza jeltzaleek handitu ez dezaten AHT eta Supersur moduko etorkizunik gabeko proiektu handiusteen zerrenda. Gernikako manifestazio jendetsuak argi utzi du atzera ere erakunde publiko horiei inposaketaren bidea baino ez zaiela geratzen beste Guggenheim bat Bizkaian jartzeko.
Testua: Axier Lopez
Argazkia: Aitzol Zamalloa