Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

[Aihotz taldearen bira Andaluzian. Argazkiak eta kilometroak. Beroa eta polena.]

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan jarrita beti. Argiak, pertsonak eta indarra, kontzertuaz gozatzen ari denaren ikuspegitik.

Porco Bravoren indarra jatorrizko taldekideekin. ‘Pulpo’ gogoan.

Euri printzak eta Willis Drummond Gasteizko Txosnetan.

Mirrored Fatalityren kaosa Bilboko Donations Project-en. Lawu Mango gogoan.

[Artikulu hau ARGIAren Gakoak 2025 108 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. ARGIA Jendeak paperean edo PDFan jasoko du, bakoitzak hautatu duen gisan. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta plazer handiz bidaliko dizugu! Gainerakoek, Azokan eros dezakezue]

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.