Ehun bat lagun bizi dira Iruñeko agustindarren komentu abandonatuan. Munduaren mendebalde honetan etxe propiorik ez izatea bekatu larria da, estigma eta aurreiritzi txar oro leporatzeko aukera ematen die etxea dutenei. Eta gainera, oreka bilatu beharrean, ura eta argindarra moztu zizkieten orain bi hilabete. Duintasun minimoekin bizitzeko eskubidea oraindik ere, hemen eta orain, eta ezkerreko alderdiak agintean egonda ere, pribilegioa da.
Argazkia: Negu Gorriak kolektiboak auzolana antolatu du eraikinean pilatutako zaborra biltzeko, zabor zerbitzua ez baita handik pasatzen. Aitor Karasatorre / Foku
Testua: Axier Lopez


