Etorkizuna

Valvospain, Guardian, Talleres Abasolo, Glavista… Azken bost urteetan 500 lanpostu baino gehiago suntsitu dituzte Aiaraldean. Oraingoan Tubos Reunidos multinazionaleko zuzendaritzak jo du goia: kinka larrian jarri ditu 301 lanpostu. Eta Maderas de Llodion beste 39. Galdutakoa ez da handiagoa izan langile mugimenduaren erantzun bateratu eta indartsuari esker, 2021ean Tubacexeko lagunen greba gogoangarria kasu. 129 lagun kaleratu nahi zituzten, baina bertan behera geratu ziren 236 eguneko lanuztearen ondorioz. Urteak pasata patronalaren asmoak ez dira aldatu, baina eskualdearen etorkizunaren aldeko langileen borroka ere ez.

Argazkia: Milaka lagun Amurrion, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodioko Enpresa Batzordeek SOS Aiaraldearekin batera barikuan antolatutako mobilizazioan. Aimar Gutierrez Bidarte / Aiaraldea
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.