“Gure gain hartu ditugu giza eskubideak babesteko konpromisoa eta erantzukizuna”, dio Eusko Jaurlaritzak, Bizikidetzarako idazkari Jonan Fernandez buru. Bien bitartean, Euskal Herrian, diru publikoz sortutako hegazkinen bonbek kurduen, palestinarren edota yemendarren gorputzak odolusten dituzte. Demokratikoki. Biolentzia oro arbuiagarria da. Baina Sapa, Sener, ITP, Aernnova, Turbomeca, Dassault eta industria militarrak gurean dituen enpresen bitartez, 500 milioiko irabaziak eta zenbait lanpostu sortzen baditu, orduan, ba, zera… begira euskal porru bat! Irudian: Eusko Label produktuen azoka tradizionala, mugimendu antimilitaristak eta internazionalistak Gasteizen antolatua.
Argazkia: Dospordos
Testua: Axier Lopez