Emakumea panpin bihurtuta, Espainiako Polizia Nazionalaren ikastaro batean

Axier Lopez
0

Desfibriladorea erabiltzen edo Heimlich teknika egiten ikasteko hiru bideok sortu dute kalapita. Irudietan nagusi den ikuspegi sexistak sortu du polemika. Baina sakonean bideoaren edukia ez da zalapartaren funtsa. Horren bideo sexistak beste iturrietatik heltzen zaizkigu, eta oraingoan ez da horrela izan. Izan ere, irrati formuletan aspertu arte errepikatzen duten musika aurrefabrikatuaren beste bideoklip bat izan litekeen hau, bitxia zaigu Espainiako Polizia Nazionalak erabili duelako. Ohi bezala MTVk edo Gazteak zabaldu izan balu, ez legoke arazorik.
Astelehenean Jakako (Huesca) udalak eskatuta, Espainiako Polizia Nazionalak antolatutako sorospenei buruzko ikastaro batean proiektatu zituzten. Bideoen eduki sexista eta iraingarria ikastaroko emakume bakarretako batek salatu zuen. Aragoiko Heraldo egunkariak eman du polemika honen berri eta albistean horrela jaso dituzte gertaera salatu zuenaren hitzak: “ironikoki, bideoak ikusi aurretik, ohartarazi ziguten barruko arropa besterik ez duten emakumeak azalduko zirela, eta beste ikastaro batzuetan emakumeei ez zaizkiela bideo hauek gustatu”. ‘Super Sexy Abdominal Thrust’ izeneko sortaren parte dira bideoak.
Polemika medioetara heldu bezain pronto, Espainiako erregearen gisan, “barkatu ez dut berriro egingo” adierazi du Espainiako Poliziak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA