Euskal alderdien adierazpenak 2004ko martxoaren 11n

Axier Lopez
0

10 urte pasa dira Madrilen Espainiako Estatuaren historia modernoan izan den ekintza armaturik handiena gertatu zenetik. Leherketa izan eta ordu gutxira, gerora jakin denez datu guztiek islamista erradikalen gainean jarri zuten sarraskiaren ardura. Euskal Herrian, Espainiako Gobernuaren bertsio ofizialari jarraiki, martxoaren 11an ez zen egia gailendu. Alderdi guztiek, gertatutakoaren datu objektiboak jaso eta kontrastatu aurretik, PPk zabaldutako bertsio bakarrari men eginez, ETAri leporatu zioten atentatuaren egiletza; euskal gizartearen sektore bati zuzendutako oso hitz gogorrak esanda. Euskal alderdien artean ez zen bestelako ahotsik entzun, Batasunak, Arnaldo Otegiren bitartez, bertsio ofiziala gezurtatu arte. Aznarren PPk ezarritako terrorismoaren aurkako politika oldarkorrari (maila diskurtsibo zein politikoan) aurre egiteko ausardia ezak oso giro bortitza eragin zuen Hego Euskal Herrian. Giro horren hauspoak, tamalez, bi hildako utzi zituen gurean: Angel Berrueta iruindarra eta Kontxi Sanchiz hernaniarra.
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Josu Jon Imaz (EAJ), Patxi Lopez (PSE-EE), Antton Karrere (Ezker Batua), Xabier Sarasua (Aralar-Zutik), Begoña Errasti (Eusko Alkartasuna) eta Arnaldo Otegik (Batasuna)  2004ko martxoaren 11 hartan esandakoak bildu ditugu. Irudi gehienak “13M Atocha, El pozo, Santa Eugenia… Donibane” dokumentalekoak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA