Mexikoko jatorrizko hizkuntzetan irakurritako animaziozko ipuinak biltzen ditu 68 voces proiektu interesgarriak, eta Combo diseinu eta animazio enpresa mexikarra dago proiektu honen atzean. 68 dira egungo Mexikoko mugen barruan hitz egiten diren hizkuntzak. 11 hizkuntza familiatan eta 364 aldaeratan banatuta paisai linguistiko oparoa sortzen dute. Aberatsa baina arrisku bizian dagoena. Izan ere, 68 hizkuntza horietatik erdia desagertzeko arriskuan dago. Kalifornia Beherea eskualdeko herrienak kasu, 100 hiztun baino gutxiago dituzten mintzairak dira batzuk.
Mundua ikusteko 68 era horien artean zazpi aukeratu dituzte proiektu honetarako: huasteko, maia, mixteko, nahuatl, totonako, yaki eta zapoteko. Zenbait idazleren eta kultura tradizionalaren ipuinak ilustratzaile grafikoen ikuskerarekin elkartzean sortutako emaitza da. Euskaratu dudan bideoaren kasuan Miguel Leon Portilla mexikarraren “Ihcuac tlahtolli ye miqui” olerkia hartu dute oinarri. Nahuatl hizkuntza klasikoan idatzita dago eta bideoaren narraziorako Huastecako dialektoa erabili dute. Azteka Inperioaren hizkuntza ofiziala izan zen Nahuatl Espainiako Inperioaren etorrerak dena hankaz gora jarri zuen arte. Egun Mexikon hitz egiten diren jatorrizko hizkuntzen artean hiztun gehien duena da, milioi erdi lagun inguruk hitz egiten du.
Euskarazko bertsioa Hizkuntza bat hiltzen denean, jainkoaren gauzak, izarrak, eguzkia, eta ilargia; gizakiaren gauzak, pentsatzea eta sentitzea ez dira ispilu horretan islatzen.Hizkuntza bat hiltzen denean, munduan dagoen guztia, itsasoak eta ibaiak, animaliak eta landareak ez da horietaz pentsatzen, ezta aipatzen ere jada existitzen ez diren zantzuz eta soinuz.Hizkuntza bat hiltzen denean, orduan ixten da leiho bat, ate bat munduko herri guztientzat. Jainkoaren eta gizakien gauzei begiratzeko bestelako era bat, Lurrean izana eta bizia duen orori. Hizkuntza bat hiltzen denean, bere maitasun hitzak, tristura eta maitazarrearen doinuak, aspaldiko kantuak agian, kontakizunak, solasaldiak, otoitzak lehen ziren gisan errepikatzeko inor ez da gai izango. Hizkuntza bat hiltzen denean, askoz gehiago hil dira aurretik eta asko hil daitezke. Betiko hautsitako ispiluak, betiko isildutako ahotsen itzala: gizateria pobreago bilakatzen da. |
Jatorrizko bertsioa Ihcuac tlahtolli ye miqui mochi in teoyotl, cicitlaltin, tonatiuh ihuan metztli mochi in tlacayotl, neyolnonotzaliztli ihuan huelicamatiliztli, ayocmo neci inon tezcapan.Ihcuac tlahtolli ye miqui, mochi tlamantli in cemanahuac, teoatl, atoyatl, yolcame, cuauhtin ihuan xihuitl ayocmo nemililoh, ayocmo tenehualoh, tlachializtica ihuan caquiliztica ayocmo nemih.Inhuac tlahtolli ye miqui, cemihcac motzacuah nohuian altepepan in tlanexillotl, in quixohuayan. In ye tlamahuizolo occetica in mochi mani ihuan yoli in tlalticpac. Ihcuac tlahtolli ye miqui, itlazohticatlahtol, imehualizeltemiliztli ihuan tetlazotlaliztli, ahzo huehueh cuicatl, ahnozo tlahtolli, tlatlauhtiliztli, amaca, in yuh ocatcah, hueliz occepa quintenquixtiz. Ihcuac tlahtolli ye miqui, occequintin ye omiqueh ihuan miec huel miquizqueh. Tezcatl maniz puztecqui, netzatzililiztli icehuallo cemihcac necahualoh: totlacayo motolinia. |
Proiektuaren gainerako 6 bideoak Comboren webgunean dituzue ikusgai gaztelaniazko azpitituluekin lagunduta. Bi adibide:
Heriotza
Hermenegildo López Castroren izen bereko liburuan oinarrituta. Hizkuntza: Oaxaca kostaldeko mixtekoa.
Matxinsalto aztia
Sua botatzen duten gizon zurien etorrera aurrikusten zuena kondaira, Yaki herriarena.
1 Iruzkin
Ederra, Axier. Eskerrik asko.