Azken bi hamarkadetan, nazioarteko bitartekaritza medio, bake negoziaketa ugari abiatu dituzte Palestinako Aginte Nazionalaren eta Israelgo Gobernuaren artean. Gaur arteko emaitza bakarra izan da: Israelen okupazioa betikotzea.
Beiruten egoitza duen Visualizing Palestine egitasmoa eta ARGIAren arteko elkarlanari esker euskaratutako infografia. Komunitate osoari doan eta nahieran zabaltzeko asmoz sareratu dugu, bi proiektuok Creative Commons lizentzia librea erabiltzen dugula baliatuz.
– Kalitate handiz deskargatzeko: VP-AIDA-Oslo-Basque.jpg
– Infografiak kalean jartzeko edo erakusketa batean erabiltzeko asmoa izanez gero, guri emailez jakinaraztea eskertuko genizueke.
20 urtez negoziatzen palestinarrak okupatuta mantentzeko
Axier Lopez
5 Iruzkin
[…] 20 urtez negoziatzen palestinarrak okupatuta mantentzeko […]
Kaixo Axier, begira nabilek panelak eta neu diseinatzeaile grafikoa izanik nola lagundu pentsatzen jardun diat.
Atzo Visualizing Palestinen sartu eta volunters ikusi nian binan lan dexentekin nabilenez laguntza ttikiagoa eskeini ahal diat. Adibidez, ingelesezko panelak eta euskarazko testuak uztartzen. Zer iruditzen?
Heuk esan ea zerbaitetan laguntzerik nahi dezuen, urteetako esperientzia diat diseinu grafikoan.
Ondo izan
Iñigo
Aupa Iñigo!
Milesker hire laguntzagatik. Kontua duk nik euskaratutakoa beraiek txertatzen dutela grafikoetan. Nik neuk egiteko proposatu niean, baina horrela lan egiten dutenez beste hizkuntzetan ere, euskarazko terminoak pasatzen zizkieat eta bueltan grafikoa euskaratuta itzultzen zidatek. Prozesuan itzulpena baino ez zagok gure esku. Beraz, grafikoen zabalpena duk dagoen lanik handiena.
Kontaktuan gaituk
Oso ondo, nahi duenerako badakik, pantailaren bestekaldean izango nauk. Hik zenbat eta gehiago idatzi orduan eta gehiago pentsatzen diat neuk ere zerbait egin beharra diatela.
Ondo izan
Iñigo
PD: behin eta berriz begiratzen nian emaila ea hire erantzunik nian ikusteko. Azkenian okurritu zaidak akaso hemen zerbait idatziko huala. Harremanetan jarri nahi duenerako hemen duk nire emaila
Ondo izan
Iñigo
ez zekiat zergaitik bainan helbidea ez dek azaldu. Hau mixterioa hi!!
hemen dek berriro
biklikdiseinua(abildua)gmail.com