Gerra krimenengatik, zero zigor

Axier Lopez
0

Israelek Gaza osoa zigortzea erabaki zuen urriaren 7an. Ordutik bonbardaketa etengabeek milaka palestinar hil eta zauritu dituzte eta milioi erdi bat pertsona baino gehiagok bortxaz beren herritik alde egin behar izan dute. Israelek auzo eta famili osoak mapatik ezabarazi ditu, osasun-zentroek nekez dute funtzionatzen eta etxebizitza gehienak suntsituta edo kaltetuta daude.

Infografia hau 2014ko bonbardaketen harira Visualizing Palestinek egin zuenaren eguneraketa da, eta bonbardaketen lehen 46 eguneko datuak hartzen ditu kontuan. Tamalez, egunetik egunera zifrak gero eta handiagoak dira.

2014ko eta 2021eko bonbardaketek erakutsi digute, Israelen gerra krimenak zigorrik gabe geratzen direla. 2014ko eraso masiboengatik nazioartean inork ez zion konturik hartu, zigorgabetasuna nagusitu zen eta horrek bidea erraztu dio orain lekuko garen aurrekaririk gabeko suntsipen lazgarriari.

Infografia tamaina handian deskargatu: Zero-No-Accountability-20231025-EUS-eguneratua.jpg

ARGIAren eta Visualizing Palestine kolektiboaren arteko elkarlanari esker sortutako lana da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA