Ekialde Hurbileko “demokrazia bakarrean”

Axier Lopez
0

Zerbitzuz kanpo dagoen soldadu sionista bat eta bere familia asteburuaz gozatzen Tel Aviveko portuan. Fusil bat aitaren lepotik zintzilik. Beste bat, jostailuzkoa, gurditxo azpian. Semea barneratzen joan dadin etorkizunean zer izanen duen zain. Armaturiko zibilak, palestinar ume terroristak, zure burua defendatzeko eskubidea besteak bonbardatuz… hankaz gora dagoena normaltzat aurkeztu nahi digute, Israel delako Europan bizi gaituen demokrazia-ereduaren islarik egiazkoena.

Argazkia: O. Balilty

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA