Boligrafo Gorria
Politika
by Gorka Bereziartua
  • Politika

Rubalcabaren ibilbide ideologikoa, umeentzat esplikatua

Gorka Bereziartua
2010-07-01
1

Joan den igandeko El País Semanalekoa da elkarrizketa: Juan José Millás jarri zuten PRISAkoek Alfredo Pérez Rubalcabaren gona-txakur, Espainiako Barne Ministroaren alde “intimoa” erakutsi guran. Rubalcabaren erantzunetako bat leituta atera zaizkit begiak errailetatik: PSOEra nola iritsi zen galdetzen diote; nolatan, aita alkandora urdinen bandokoa izanda. Ministroak dio eragin handia izan zuela Enrique Ruanoren hilketak, eskola berekoak zirelako. Baina ondoren datorren azalpena da jenialena.

Gero hasten zara irakurtzen, egiten zara kurtsoko delegatu, egiten dituzu zirriak PCrekin, ORTrekin, irakurtzen duzu Bakunin, Kropotkin, ematen diozu laztanen bat anarkismoari eta PSOEn bukatzen duzu.

Horrela, sinple-sinple.
Berak, edo belaunaldi bereko beste politikariren batek idatzi beharko luke eskuliburu bat, txaketa aldatze bizkor horiek prentsari justifikatzen ikasteko, argudio-bide konplexuagoak erabiliz. Liburu-diskoa ere izan liteke: Ramoncín ari omen da kanta didaktiko askoak prestatzen.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

alfredo perez rubalcababakuninkropotkinortpcpsoe
1 Iruzkin
    ion olano (e)k dio: Erantzun
    2010-07-02, 1:56

    Ramoncinen kanten zain nago, antsiaz.
    Barka, ezin aguantatu… jajajaja! (alegia, kar-kar-kar)
    Gainera elkarrizketan “Kopropkin”(sic) jartzen zuen Kropotkinen ordez. Akaso autore ezezagun horren liburuetan topatuko dugu txaketa aldatzeko sekretua.

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Maria Luisa Elio: nola bidaiatu Iruñetik Macondora2010-06-23
Gojirak EHZ Festibalean joko du eta...2010-07-01
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA