Boligrafo Gorria
Hezkuntza Politika
by Gorka Bereziartua
  • Hezkuntza
  • Politika

Ikastoletatik nazionalismoa ezabatzeko plan sotil bat

Gorka Bereziartua
2010-07-06
1

Dotrina nazionalistaren kontrako gurutzada suharrean dabil Eusko Jaurlaritza fronte guztietan: turismoa bultzatzeko “I need Spain” anglo-mantxegoa proposatu dute gaur bertan; kirolean, Espainiako futbol selekzioak Araban, Gipuzkoan edo Bizkaian joka dezan ahaleginak egiten ari da Lopezen administrazioa; telebistaz ez dugu hitz egin beharrik… Aspaldiko; eta hezkuntzan ere ari dira zer edo zertan. Ikerlari talde batek aurkitu du formula, euskal abertzaletasun etniko, atzerakoi eta kuasi-nazia modu sotilean bazterreratzeko.
Plana sekretua denez, aurreneko gauza, inportanteena, jendea ez konturatzea da. Beraz, jokoz-kanpo harrapatu behar ditu ikastoletako gurasoak, batez ere abertzaleak, horiek beti baitabiltza bazterrak nahasten. Eta zer hoberik kurtso bukaeran ikastoletan egiten diren festak baino, mahai azpitik, isil-misilka, des-dotrinamenduarekin hasteko? Datorren urteko kurtso amaieran jarriko dute martxan egitasmoa, baina guk esklusiban eskainiko dizuegu gune kontrolatu batean egin duten proba-pilotua. Beheko bideoan duzue.
https://www.youtube.com/watch?v=_0LQh98W5TA

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

eusko jaurlaritzai need spainnazionalismoa
1 Iruzkin
    Iñaki (e)k dio: Erantzun
    2010-07-10, 11:44

    Ikaragarria. Egitan bi komunitateen arteko bakea lortzea uste duzu dutela agintari hauek helburu?

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Gojirak EHZ Festibalean joko du eta...2010-07-01
Espazio publikoa berreskuratu, kalea publizitatez garbituz2010-07-07
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA