Hau mundu simpsondar hau!

Gorka Bereziartua
0

Homer zaborrarekin borrokan
Homer zaborrarekin borrokan

Batzuetan Springfielden bizi naizela iruditzen zait eta ez da (bakarrik) The Simpsons ikusten denbora gehiegi pasa dudalako. Bizpahiru kapitulu aukeratzea nahikoa da konturatzeko, hori koloreko pertsonaien munduan politika ez dela gurearen oso diferentea. Ez duzuela sinesten? Hona adibide pare bat.

Zure herrian tren azpiegitura erraldoia egin nahi dute, eta agintariek ez daukate inolako intentziorik horri buruzko azalpenetan hasteko. Ez duzu inoiz jakingo zertarako balioko duen, baina hori bai, jendeari lurrak kenduko dizkote, denon diruarekin ordainduko da eta ez da prezisamente merke aterako. “Gure” Abiadura Handiko Trena baino lehen egin zuten Springfielden Monorraila. Diferentzia bakarra: han herritarrak konbentzitzeko, gutxienez kanta bat egiten asmatu zuten.

Eta zer esan hondakinen kudeaketaz? Niri behintzat, inguruan atez ateko bilketaren kontra hizketan aditu ditudan asko ikusita, Homer etortzen zait gogora. Kapitulu batean Springfieldeko zaborren ardura bere atzaparretan erortzen da hauteskunde kanpaina batean herritarrei eskatu ondoren problema beraiena ez balitz bezala joka dezatela (Homerren eslogana: “Ezin al du beste norbaitek egin?”). Ikusi kapitulu osoa ingelesez:

Alde bakarra dago: marrazkietan ikusten duzunean, kontuak grazia dauka. Inguruan tokatzean, kezkagarria da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA