Mezua iritsi berri da erredakziora Jaurlaritzaren Kultura Sailetik, Chillida Leku museoa ixtera doazela-eta, zer egin duten eta zer egiteko prest dauden adieraziz. Urtebete baino gehiago daramate eskultorearen familiarekin berbetan, “egungo espazioaren kudeaketa nahiz jabetzaren egoera-txostena egiteko, hainbat alderdiren arteko negoziazioak abiatu eta, arrakasta izanez gero, Chillida-Lekuren jarraipena bermatzeko”.
Oharrak dio txostena bukatuta dagoela eta negoziazioak abian. Kudeaketa-eredua eta ondarearen jabetza dira eztabaidagai nagusiak. Hau da, lerro artean irakurrita eta irudimen pixka batekin: martxan edukitzearen truke, erakunde publikoak museoa bere gain hartu nahiko luke edo beharbada Gipuzkoako Foru Aldundiarekin kudeaketa partekatu (gaur egun S.L. baten esku dago; elkarte publiko bihurtzea proposatu zaio familiari agian?). Horrekin batera, eskultorearen obrak (edo behintzat obra batzuk) esku publikoetara pasatzea ere negoziatzen ari direla pentsatzeko motiboak daude prentsa-oharrean.
Beraz, itxiko dutela iragartzea negoziazioetan eragiteko mugimendu taktikoa izan liteke: familia ez dago ados Jaurlaritzak eskaintzen dituen baldintzekin eta bonba askatu du hedabideetan. Horrelako zerbait behar du ze, bestela, ez da ulertzen Kultura Sailaren oharraren bukaerako esaldia, “horrelako negoziazioetan diskrezioa eta elkarrenganako konfiantza ezinbestekoak direla” nabarmentzea, alegia.
Hau guztia hipotesia baino ez da, noski. Prentsa-oharra behean duzue, zuen ondorioak ateratzeko.
Chillida Leku (prentsa oharra)
3 Iruzkin
Chillida Leku museoa benetan itxiko al dute?…
Mezua iritsi berri da erredakziora Jaurlaritzaren Kultura Sailetik, Chillida Leku museoa ixtera doazela-eta, zer egin duten eta zer egiteko prest dauden adieraziz. Urtebete baino gehiago daramate eskultorearen familiarekin berbetan. Itxiko dutela iraga…
[…] de pena y de enfado, pero también hay quien ha pensado que olía a marketing. Es decir, que era un movimiento táctico para negociar con las instituciones. No lo sé, pero a mí también me lo parece. Y es que la familia que más veces menta a aita sabe […]
Erakunde publikoekiko negoziazioak direla eta, erakundeek kontutan hartu beharko dute Txillida-lekuko muntaia erabat familiarra dela. Alegia, Zuzendaritza Orokor guztiak (Museoa, Komertzial-Komunikazioa, Finantzak eta Obra eta Artista alorretakoak) Chillida deiturakoen eskuetan edo haietakoren batzuen senar-emazteen ardurapean daude.
Kudeaketa publiko batek nekez onar lezake horrelako egoera bat.
Familiak, berriz, haiena babestu nahi izango du.
Aho gehiegi eta soldatak eta dietak ere deitura ospetsuaren tamainakoak, ziurrenik, erakunde publikoek Txillida-leku delakoa bere horretan jaso dezaten.
K