2013ko hilabete bakoitzeko liburu bat

Gorka Bereziartua
2

2013rako asmo onen artean liburu gehiago irakurtzea sartu baldin baduzue, hemen aukera aproposa. Hasi berri dugun urteko hilabete bakoitzerako liburu bat gomendatu dute hamabi lagunek Amaia Garciaren Bookhunterblog atarian; beheko bideoan ikus dezakezue.
 
Niri ere gomendioa egiteko aukera eskaini didate eta uztailean irakurtzeko egokia iruditu zait liburutxo bat, André Gideren Teseu.
Obra labur hori izan zen Gidek bizirik zegoela argitaratu zuen azkena eta idazlearen testamentu gisa irakurtzeko aukera eskaintzen du, daukan tonuarengatik.
Beste 11 liburu ere gomendatu dituzte. Jarraian dauzkazue zenbait lotura, obra horiek erosi edo irakurri nahi dituenari lana errazteko —betiere kontuan edukita lehen aukera gisa liburutegi publikoak erabiltzearen alde nagoela—. Tituluak gomendatu diren hizkuntza berean mantentzea erabaki dut.
Urtarrila: Xenda bi ez duk lizentzi, Ibai Mendinueta (Ibon Idoiagak gomendatua).
Otsaila: Blood, bones and butter, Gabrielle Hamilton (Marti P. Kilpatrick-ek gomendatua).
Martxoa: Cosas que los nietos deberían saber, Mark Oliver Everett (Josean Arriolak gomendatua).
Apirila: Martutene,Ramon Saizarbitoria (Arantza Arzamendik gomendatua).
Maiatza: Aventuras y desventuras del chico centella,Bill Bryson (Ana Malagonek gomendatua).
Ekaina: La fortaleza asediada, Qian Zhongshu (Miren Gabilondok gomendatua).
Uztaila: Teseu, André Gide (nik gomendatua).
Abuztua: Abuztuaren 15eko bazkalondoa, Joxe Austin Arrieta (Xabier Mendiguren Elizegik gomendatua).
Iraila: Lo que no está escrito, Rafael Reig (Ruth Pérez de Anucitak gomendatua).
Urria: The witches of Eastwick, John Updike (Slawka Grabowskak gomendatua).
Azaroa: Un extranjero con, bajo el brazo, un libro de pequeño formato, Edmond Jabes (Emilio Varelak gomendatua).
Abendua: De vidas ajenas, Emmanuel Carrère (Alberto Moyanok gomendatua).

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA