Iraultzaren plaza Bartzelonako Gràcia auzoan: badator gizon zahar bat gurpildun aulkian, aspertu itxurako gazte batek bultzatuta, paperak banatzen eskura dauzkan pertsona guztiei. Guri ere eman digu bi marrazkik edertutako orri horietako bat, gizarte-laguntzaileak ziztuan eraman baino lehen.
Harrituta gaudela ikusirik esplikatu digu pastiza lagunak: “Eusebi da, marrazkiak egiten ditu eta jendeari banatzen aritzen da. Iban del Campok dokumentala egin zuen berari buruz”. Eta orria eskuan zer egin ez dakigula jarraitzen dugula ikusirik, solemnitatez: “Gorde ondo hori, urrea balio du”.
Goian daukazuen ordu erdiko muntaian, Un tal Eusebin, artista atipikoak berak kontatzen nola egon zen bere buruaz beste egitekotan erretiroa hartu ostean. Eta nola ahots batek esan zion “ez, motel ez, hik artista arima daukak, murgildu buru-belarri horretan eta zoriontsu izango haiz”.
2005ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean haren obrekin erakusketa egin zutela ere jakin dut Mikel Iturriaren blogari esker.
Gainontzeko guztiaz jabetzeko, dokumentala ikustea onena.
1 Iruzkin
Aupa, Gorka.
Nik ez dut ezagutzen Eusebi, baina asko maite dut Ibanen dokumentala ikusi nuenetik.
Pozgarria da jakitea tipoa oraindik bizirik dagoela.
“Hil ondoren, taberna bat izan nahi dut. Jendez beteriko taberna bat”. Oraindik gogoan ditut horrelako esaldiak.
Mila esker