Boligrafo Gorria
Zinema - ikus-entzunezkoak Zinemaldia 2013
by Gorka Bereziartua
  • Zinema - ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2013

Magikoa, sinesgaitzegia agian

Gorka Bereziartua
2013-09-27
1

Sail Ofiziala itxi du, lehiaketatik kanpo, Jeuneten filmak.
Sail Ofiziala itxi du, lehiaketatik kanpo, Jeuneten filmak.

Jean-Pierre Jeunetek Amelieren ildotik doan beste film bat egin du, pertsonaia miragarri eta sinesgaitz samarra protagonista duena.

10 urteko haur bat, zientziaren alorreko jenio goiztiarra, familia historia mingarriarekin (anai bat hila bera tartean zegoen istripuan); eta sari bat 400 urtez gelditu gabe biraka aritu daitekeen gurpila asmatzeagatik. Hura jasotzera Montanako etxetik ihes eginda abiatzen denean, familiaz pentsatzeko denbora izango du.
Bitxikeria da filmaren ezaugarri nagusia, nolabaiteko errealismo magikoa, pertsonalki gehiegi erakartzen ez nauena. Pelikulari aitortu behar zaio hiru dimentsioak bikain erabiltzea eta istorio xaloen zaleek gozatuko dute lanarekin seguraski. Niri moñoñoegia iruditu zait.
Lehiaketaz kanpoko film honekin bukatu da Sail Ofiziala aurtengoz. Ea bihar epaimahaiak zer dioen.
SAIL OFIZIALA
The young and prodigious T.S. Spivet
Zuzendaria: Jean Pierre Jeunet.
Aktoreak: Kyle Catlett, Helena Bonham Carter, Callum Keith Rennie, Judy Davis, Robert Maillet, Dominique Pinon.
Frantzia-Kanada.
105 minutu.

About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

jean pierre jeunetsail ofizialaThe young and prodigious T.S. Spivet
1 Iruzkin
    Magikoa, sinesgaitzegia agian | Gaur (e)k dio: Erantzun
    2013-09-28, 9:34

    […] CC-by-sa: Gorka Bereziartua, Boligrafo Gorria. […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Zuk non duzu zauria?2013-09-27
Ama-seme latinoak atzealde grisarekin2013-09-28
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA