1) Gaur aurkeztu delako trilogiako azken liburua, Gure Jerusalem galdua.
2) Asko idatzi delako azken urteetan Nafarroako Erresumaren historiaz, baina proportzioan gutxi euskaraz.
3) 1512ko konkista osteko urteetan girotutako fikziozko saga honek egiantzekotasunaren partida irabazten diolako garai berdinaz ari diren zenbait historia liburu ustez faktualei.
4) Irakurlea bete-betean sartzen delako XVI-XVII. mendeetan, trilogia idatzita dagoen estiloak sortzen duen fantasiari esker.
5) Urte horietan sartuta dagoelarik, egun bizi duen garaiarekin ispilu egiten duten kontu anitz aurkituko duelako, ironia ez gutxirekin tartekatuta.
6) Nobela historikoa B serieko generotzat hartzen den arren, ongi idatzitako B serie batek merezi dezakeelako asmo handiagoa eduki eta putza atera den nobela batek baino gehiago.
7) Aingeru Epaltzak idatzi duelako (beti da garantia).
Eguneraketa (2013-XI-26, 18:51):
Gure Jerusalem galduaren aurkezpena bideoan grabatu dute Elkar argitaletxekoek. Plazer baduzue, jarraian dituzue Xabier Mendiguren editoreak egindako sarrera eta Epaltzak ondoren emandako azalpenak.
1 Iruzkin
[…] eleberri trilogiaren (‘Errresuma eta Fedea‘) eta Gartziaren saiakera berriaren gaia da Nafarroako Erresumaren galera, Gaztelak […]