Boligrafo Gorria
Literatura
by Gorka Bereziartua
  • Literatura

Zazpi arrazoi “Erresuma eta fedea” trilogia irakurtzeko

Gorka Bereziartua
2013-11-26
1

"Erresuma eta fedea" trilogia 2006an hasi zuen Aingeru Epaltzak.
“Erresuma eta fedea” trilogia 2006an hasi zuen Aingeru Epaltzak.

1) Gaur aurkeztu delako trilogiako azken liburua, Gure Jerusalem galdua.
2) Asko idatzi delako azken urteetan Nafarroako Erresumaren historiaz, baina proportzioan gutxi euskaraz.
3) 1512ko konkista osteko urteetan girotutako fikziozko saga honek egiantzekotasunaren partida irabazten diolako garai berdinaz ari diren zenbait historia liburu ustez faktualei.
4) Irakurlea bete-betean sartzen delako XVI-XVII. mendeetan, trilogia idatzita dagoen estiloak sortzen duen fantasiari esker.
5) Urte horietan sartuta dagoelarik, egun bizi duen garaiarekin ispilu egiten duten kontu anitz aurkituko duelako, ironia ez gutxirekin tartekatuta.
6) Nobela historikoa B serieko generotzat hartzen den arren, ongi idatzitako B serie batek merezi dezakeelako asmo handiagoa eduki eta putza atera den nobela batek baino gehiago.
7) Aingeru Epaltzak idatzi duelako (beti da garantia).
Eguneraketa (2013-XI-26, 18:51):
Gure Jerusalem galduaren aurkezpena bideoan grabatu dute Elkar argitaletxekoek. Plazer baduzue, jarraian dituzue Xabier Mendiguren editoreak egindako sarrera eta Epaltzak ondoren emandako azalpenak.




About Me

GORKA BEREZIARTUA MITXELENA
Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

aingeru epaltzaerresuma eta fedeagure jerusalem galduaizan bainintzen nafarroako erregemailuaren odola
1 Iruzkin
    Nafarroako konkistaren ondorena: bi liburu, bi idazle, bi irudipen (e)k dio: Erantzun
    2015-12-11, 7:52

    […] eleberri trilogiaren (‘Errresuma eta Fedea‘) eta Gartziaren saiakera berriaren gaia da Nafarroako Erresumaren galera, Gaztelak […]

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Rafael Chirbes uholde betean2013-11-22
Ez adiorik, Antònia Font2013-11-28
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA