Ez adiorik, Antònia Font

Gorka Bereziartua
0

Antònia Font taldeko kideak.
Antònia Font taldeko kideak.

Antònia Font talde mallorkarrak disolbatzea erabaki du (ikasiko al duzu inoiz, Cola Cao?).
17 urteren ondoren tweet baten bidez iragarri dute utzi egingo dutela.

Mezu luzexeagoa argitaratu dute ondoren, banatzearen arrazoi gisa taldekideen proiektu pertsonalak argudiatuz (“ez dutenak zertan musikarekin lotuta egon behar”). Abenduaren 27an emango dute azken kontzertua.
Katalanez egiten den pop musikan ezinbesteko erreferentea da Antònia Font eta zenbaiten ustez, beraiek ireki zuten bideari esker lortu dute beste talde katalan batzuk arrakasta (Manelek besteak beste).
Albisteak aukera ematen digu bere garaian bereziki gustura irakurri genuen erreportaje baten berri emateko: “Pop katalanak boom egin du” zioen 2009an Aritz Galarragak, panorama musikal inbidiagarri baten berri emateko idatzitako piezan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA